Kristof | Analfabetoa idazle | E-Book | www.sack.de
E-Book

E-Book, Basque, 56 Seiten

Kristof Analfabetoa idazle


1. Auflage 2020
ISBN: 978-84-9868-640-1
Verlag: Alberdania
Format: EPUB
Kopierschutz: 0 - No protection

E-Book, Basque, 56 Seiten

ISBN: 978-84-9868-640-1
Verlag: Alberdania
Format: EPUB
Kopierschutz: 0 - No protection



Hamaika atal laburretan jasotzen ditu egileak bere bizitzaren une erabakigarrienak. Jaioterri izan zuen Hungariatik Austriara, eta handik Suitzara emigratu zuenean lau hilabeteko bere alabarekin, hungarieraz irakurtzen zuen, eta asko; baina gero, frantsesez -alegia, erbestearen hizkuntzan- idatziko du bere literatur obra osoa. Liburu honetan, ama hizkuntzaz eta 'hizkuntza etsaiez' dihardu (alemana eta errusiera, baita frantsesa bera ere) besteak beste, idazkera minimalista batez ondutako kontakizun autobiografiko zorrotz, gupidagabe eta doi batean. Oroimen eta bizipen propioez -eta oroimen eta bizipen haiei buruzko azterketa zorrotzez- literatur esperientzia hunkigarri bezain gozagarria eraikitzeko gauza izan diren idazle maisu-maistren multzoan dugu, betiko, Agota Kristof.

Agota Kristof (Csikvánd, Hungaria, 1935 - Neuchâtel, Suitza, 2011) Varsoviako Ituneko soldaduek, sobietarrak buru, 1956ko Hungariako Iraultza zapaldu zutenean, idazleak, hogeitabat urte zituela, ihes egin zuen jaioterritik, senarrarekin eta lau hileko alabarekin, aurrena Austriara, eta ondoren Suitzara (Neuchâtel). Han frantsesez (berak hizkuntza etsai deitzen dio) idazten hasi zen, aurrenik poesia eta antzerkia, baina bere narrazioek (kutsu autobiografikokoak beti) ekarri zizkioten onespena eta ospea mundu osoan. Horietako batzuk argitaratu ditu ALBERDANIAk euskaraz: Koaderno handia, Atzo, Berdin dio. Horiez gain, beste hainbat obra utzi ditu narrazioaren alorrean (La Preuve, Le Troisième mensonge, Où es-tu Mathias?, La bôite aux lettres).
Kristof Analfabetoa idazle jetzt bestellen!

Autoren/Hrsg.




Ihre Fragen, Wünsche oder Anmerkungen
Vorname*
Nachname*
Ihre E-Mail-Adresse*
Kundennr.
Ihre Nachricht*
Lediglich mit * gekennzeichnete Felder sind Pflichtfelder.
Wenn Sie die im Kontaktformular eingegebenen Daten durch Klick auf den nachfolgenden Button übersenden, erklären Sie sich damit einverstanden, dass wir Ihr Angaben für die Beantwortung Ihrer Anfrage verwenden. Selbstverständlich werden Ihre Daten vertraulich behandelt und nicht an Dritte weitergegeben. Sie können der Verwendung Ihrer Daten jederzeit widersprechen. Das Datenhandling bei Sack Fachmedien erklären wir Ihnen in unserer Datenschutzerklärung.