Liebe Besucherinnen und Besucher,

aufgrund unseres Sommerfestes sind wir am 03. September 2026 bis 14 Uhr erreichbar. Am 04. September 2026 sind wir wieder wie gewohnt für Sie da. Vielen Dank für Ihr Verständnis.

Ihr Team von Sack Fachmedien

Levi / Galarraga | Nik ez dakit beste gauza batzuen berri | E-Book | www.sack.de
E-Book

E-Book, Spanisch, 206 Seiten

Levi / Galarraga Nik ez dakit beste gauza batzuen berri


1. Auflage 2022
ISBN: 978-84-9868-777-4
Verlag: Alberdania
Format: EPUB
Kopierschutz: 6 - ePub Watermark

E-Book, Spanisch, 206 Seiten

ISBN: 978-84-9868-777-4
Verlag: Alberdania
Format: EPUB
Kopierschutz: 6 - ePub Watermark



Leak, eleberri honetako protagonistak -19 urte, izenik ez duen herri txiki bateko biztanle-, zakurra galdu berri duen arrotz bati kontatzen dizkio bere beldurrak, bere ametsak, bere bizitza. Ia bakarrizketa baten gisa harilkatzen den kontakizunean, ezagutuko ditugu haren lagunak -Catalina herrena, Javier isila, Marco zigarrokidea-, haren familia -ama, aita hila, burua hutsik duen Nora ahizpa-, haren herrikideekiko mira eta kanpotarrekiko jakin-mina. Abilezia harrigarriz josi du bere bigarren eleberria Elisa Levik; ibilbide literarioaren hasieran egon arren, esku, heldutasun, ahots propio harrigarria erakusten duen kontakizuna. Munduaren ustezko amaieraren zain dauden pertsonaien bidez, basoari errespetua baino izua dioten herritarren bidez, herritik kanpo etorkizunik ez dagoela uste duen jende talde baten bidez osatu du harribitxi hau Levik. «Literaturari, istorio bat baino gehiago, ahots bat eskatzen diot. Eta Elisa Levik badu ahotsa, indarrez eta nortasunez betea». JESÚS CARRASCO, idazlea. «Gabriel García Márquezen errealismo magikoa gogora ekartzen duen eleberria». CLARA FERRER, Última hora «Lauhazkan dabilen testua, gainezka egiten duena, ibaitik zerbait duena eta, aldi berean, Miguel Delibesen bakarrizketa ere gertukoa duena». LAURA BARRACHINA, El Ojo Crítico, RNE

Elisa Levi Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Arte Eszenikoak ikasi zituen Madrilgo Universidad Europea-n eta dramaturgia Londresko Royal Academy of Dramatic Art-en. Temas de hoy argitaletxearekin argitaratu zuen 2019an bere lehenengo nobela, Por qué lloran las ciudades («Levik millenial literatura gainditu eta etorki erromantikoko non serviam bat intonatzen du, Werther baten belaunaldi-fatalismoarekin edo Thomas Mannen desordena eta oinaze goiztiarrarekin ahaidetua, indartsu eta buruargitasunez berritzen duen tradizio bat», Carlos Pardo, Babelia), eta parte hartu zuen Ya no recuerdo que quería ser de mayor (2019) antologian. Gainera, Perdidas en un bol de cereales (2016) poema-bildumaren egilea da eta Ramitas en el pelo antzerki-lanarena, Madrilen 2017an estreinatua.
Levi / Galarraga Nik ez dakit beste gauza batzuen berri jetzt bestellen!

Weitere Infos & Material


HAUSNARREAN


Esaten dizut ez dakidala beste gauza batzuen berri, baina badakit bide horretatik basoa besterik ez dagoela. Gizonak erantzuten dit: «Hortik da». Ezetz, ezetz, ezetz, hil egingo zarela hortik bazoaz! Nahi baduzu erakutsiko dizut edo eramango zaitut zure txakurrarengana, esaten diot berriz ere. «Ez da beharrezkoa», esaten dit berak. Eta nik: «Hemen, jaten ez duten txakurrak leku berera joaten dira beti». «Hortik da», errepikatzen dit berak. Ezetz, ezetz, ezetz. Eskuarekin gelditzen dut, badakidalako basoan sartzen direnak ez direla irteten. Ez dira inora iristen eta hil egiten dira. Nekatu eta deshidratatu egiten dira. Nekatu eta hotzak hiltzen dira. Nekatzen dira eta bizitzak ez die gehiago biderik erakusten. Besotik tira egin eta esplikatzen diot. Esplikatzen diot ni inor baino hemengoagoa naizela, gaztea naizela baina ezagutzen dudala leku hau, badudalako historia. Nahi badu kontatuko diodala, esaten diot, nik txakur bat galdu nuela txikiagoa nintzenean eta erbien lekuan zegoela.

Zuk ez dakizu, zeren auskalo nondik zatozen zu, baina, hemen, txakur galduak jan-usainera joaten dira eta txakurren jabeek basora jotzen dute desesperaturik. Ez dakizu zenbat jende ikusi dudan nik otalurretatik itzuli ez dena. Benetan, zuk honetaz ez dakizu ezer, baina baso hau ez da zeharkatzen. Eta konturatzen naiz gizonak nekez hartzen duela arnasa eta bekokitik erortzen zaizkion tanta handiak inguru honetako putzuak betetzeko adinakoak badirela. Haren aurpegiak emozioa kanporarazten dit eta pentsatzen dut berari baietz, berari kontatu ahal izango niokeela. Kontatu ahal izango nioke banoala, erabaki dudala banoala leku txikitxo honetatik. Eta bat-batean gizon despistatu galdu hau ikusten hasten naiz munduan uler diezadakeen pertsona bakartzat. Bai, berak, berak bakarrik uler diezadake.

Hara, esaten diot, bermatuta nagoen bankuan esertzen dudalarik atseden har dezan, zeren hemen, banku honetan, itzala dago beti, eta gizon hau, izerdia horrela botatzen jarraitzen badu, txakurra aurkitu gabe hilko zait. Hara, esaten diot, nire txakur emea udako igande batean galdu zen eta nire ahizpak, zeinak burua hutsik baitu jaiotzerakoan airea sartzen ez zitzaiolako, beste modu batera egin zuen negar. Norak gorputzeko minengatik bakarrik egiten du negar. Atximur egiten badiozu, negar egiten du, urdailak orro egiten badio, negar egiten du. Baina maitasunagatik, bakardadeagatik, penagatik, horregatik ez du negarrik egiten nire ahizpak. Eta igande hartan txakur emea itzultzen ez zelako egin zuen negar, eta aitak esan zion: «Txakur emea erbi hilen lekuan zagon». Eta Norak negar gutxiago egin zuen, badakizu? Hemen, erbi hilak pilatu egiten dira. Toki honetan, hiltzen diren animaliak metatuta geratzen dira eta kirats izugarria zabaltzen dute. Hara, jauna, nik ez dakit usainen berri, ez dudalako inoiz usainik hartu, amak bezala, zeren amak esaten du zerbaiten usaina hartu zuela nerabezaroan, baina nik ez dut inoiz ezeren usainik hartu. Eta lastima da, zeren esaten dute alde honetako tomateen usaina kilometrotara aditzen dela. Baina nik ez dakit usainen berri, zuk ez dakizun bezala alde honetan galtzen diren txakurren berri. Guk beste gauza batzuen berri dakigu. Esan behar dizut ezen, iritsi ginenean, txakur emea hilda zegoela. Eta amak odola ikusi zuen txakur emearen ahotik zeriola eta bota zuen: «Otsoren bat izan da, inondik ere».

Baina nik banekien Esteban izan zela, erbiak pilatzen diren lekuaren parez pare bizi dena, katua erraz sakatzen duen gizona baita, eta otsoak ez dira hara joaten. Estebanek txakur emea akabatu zidan eta nik bera akabatu nahi nuen ahizpari negar eragin ziolako. Baina zu ez kezkatu, zu lasai hemen, zure txakurra urdaila betetzen ari da eta, berehala ikusiko dugu hemen usnan. Zeren txakurrak ez dira ni bezalakoak, egidazu kasu, ni gehiago naiz katu, zeren haiek usain egin eta bilatzen zaituzte eta zaindu egiten zaituzte. Zuk atseden ezazu hemen nirekin, alkandora izerditan blai duzu eta. Ikusiko duzu nola inguratzen den txakurra.

Gizona eta biok basoari begira geratzen gara eta izerdia nola botatzen duen igartzen diot. Beroak bazaude, ken ezazu alkandora, igual txakurrak denbora beharko du-eta etortzen, esaten diot. Nahikoa dut hemen pixka batean atsedetea eta gero hortik joko dut haren bila, esaten dit. Ezetz, ezetz, ezetz, esaten diot, ez zaitez tematu, benetan, ez zaitzala nahasarazi nire ume-aurpegiak, zeren nik hemeretzi urte ondo ezarriak ditut eta badakit otalurretan sartzen direnak ilunak harrapatzen dituela. Baso hau traidorea da, ibaia bizi jaisten denean bezalakoa. Otalur hauetan ez dago biderik eta su-ebakia urrun geratzen da. Zaharrek esaten dute ezen, dena zeharkatzen baduzu, itsasora iristen zarela, baina nik uste dut ezetz. Baina nik ipar-, hego-, ekialde- eta mendebalde-kontuan ez dut ulertzen. Nik beste gauza batzuen berri dakit. Hemen jendeak goroldioari begiratzen dio zer norabidetan dabilen jakiteko, edo gogoan hartzen du nondik irteten den eguzkia eta nondik sartzen den ilargia. Ni beti ustekabean harrapatzen nau eguzkiak ezkerretik eta batzuetan eskuinetik. Basoa arriskutsua da, badakizu? Guardia zibila ere ez da joaten galtzen direnen bila, ez dutelako otalurretan sartu nahi, eta hemen ez dugu basozainik, zeren hain gaude urrun, inor ez da gurekin interesatzen. Basoa beldur izateko sortu zuen izadiak, jendeak presente izan dezan heriotza, desagerpena, iluna, zeren, basoan sartzen zarenean, eguzkia ikusteari uzten diozu eta ez duzu ilunantza besterik, eta berdin da goroldioa edo iparrorratza edo orientazioa edo memoria ona, basoak untxi gosetuak bezala irensten du.

Txakurra umezurtz utziko duzu kasurik egiten ez badidazu, jauna. Gizonak alkandora kentzen du eta haren larruazalari berotasuna dario. Gorputza zimurra du, baina ez dut uste hirurogeitik gora izango dituenik. Mugikorra atera eta marmar egiten du. Herri honetan ez dago estaldurarik, Herri Handian badago, baina hemen galdu egiten da estaldura, esaten dizut nik munduaren amaiera dela hau.

Espero dut ez zaizula inportako erretzen badut, esaten diot. Eta gizonak ez dit begiratzen, ez erantzuten. Nahi baduzu emango dizut pixka bat, tabakoa da belar pixka batekin, Marcok bart etxeko atean utzi zidan eta. Batzuetan uzten dit, eta niri hona etortzea gustatzen zait erretzera, zeren Marcoren belarra erre eta basora begiratzen dudanean, imajinatzen dut otalurrik ez dagoela eta beste aldean dagoen guztia ikus dezakedala. Baina gizonak ez dit ezer esaten, ez begiratzen.

Bero dago urtarrilaren bata izateko, ezta?, esaten diot. Eta berak esaten dit, bero dago urtarrilaren bata izateko, bai.

Herri berde honetan beroak ez du jada inor kalera ateratzen, esaten diot, Juana bakarrik, hark oraindik negar egiten baitu nebagatik, eta ni ogitara joaten naizenean, beti barra bat hartzen dut harentzat, orain jateari utzi baitio. Hala esaten diot nik: «Juana, Jainkoak estutu bai, baina ez duela itotzen!». Ez dakizu nolako pena ematen didan hura bakarrik ikusteak, kanpoan, bere aulkian, zeren kalera ateratzen du nebaren aulki hutsa ere. «Juana, denborak dena sendatzen du, zahardadea eta eromena izan ezik!», oihu egiten diot nik alaiki, ikusten dudanean. Eta berak barre egiten du. Eta ogi-barra nebaren aulki hutsean uzten diot beti, jakin dezan heriotza egun bat baino ez dela, ez bizi guztia, eta lehen neba esertzen zen lekuan orain ogia jartzen dela eta ez dela ezer pasatzen.

Gizonak begiratu egiten dit eta esaten diot dudan adina dudala, baina badakidala heriotzarena horrela dela. Hiltzen direnek ez dutela alaitasuna eramaten, esaten diot. Hiltzen direnek ez dutela ezer eramaten, heriotza lau negar-malko eta bularrean min bat dela, baina bizitzak aurrera jarraitzen duela geratzen garenontzat. Eta negar-malkoak, begitik irten orduko, ur bihurtzen dira. Gizonak barre egiten du, baina uste dut heriotzan horrela pentsatu nahi ez duelako egiten duela barre. Gizon honek ez daki ezeren berri. Zuk ez dakizu nora etorri zaren, zuk ez dakizu ezer herri honi buruz. Esplikatuko dizut nahi baduzu, badugu-eta denbora, zeren zu hemen nirekin geratzen bazara, zure txakurra itzuli egingo da azkenean. Txakurrak beti itzultzen dira. Baina herri honi buruz zuk ez dakizu ezer. Eta gizonak begiratu egiten dit, baina nik basoari begiratzen diot.

Zintzurra egin behar dioten txerri batek bezala botatzen du izerdia gizonak.

Urik ez dut, jauna, baina nahi baduzu jar dezakezu burua nire sorbaldaren kontra. Javierrek hala egiten du, esaten diot. Burua nire sorbaldaren kontra jartzearena, alegia. Batzuetan nik aurpegia ukitzen diot hori egiten duenean. Baina zuri ez dizut aurpegia ukituko. Herrian esaten dute hitz asko egiten dudala eta Marcoren belarra erretzen dudanean gehiago hitz egiteko joera izaten dut. Baina zuk, orain baduzu-eta denbora, igual gustura entzungo didazu.

Hona ez da jende asko etortzen, badakizu? Eta gizonari arnasa bizkortzen zaio. Badakizu?, ala ez dakizu horren berri ere? Eta gizonak begiratu eta esaten dit ezen, egia esan, ez dakiela nola iritsi den honaino, herri txiki galdu honen bazterretaraino. Galdu egin zara txakurrarekin eta orain txakurrak galdu zaitu zu. Ez zaitez kezkatu, inguru hau ezagutzen ez duen jendeari gertatzen zaio hori.

Eta zuk zer egiten duzu hemen?, galdetzen dit gizonak. Itxaron, esaten diot. Zure txakur galduari itxaron zurekin batera. Gizonak hasperen egiten du eta seguru nago norbaitekin itxarotea betiere hobe delako egiten duela hasperen. Bihar galdu bazina, ez nauzu hemen aurkitzen. Ea zer egiten dudan hemen, geldi, itzalean? Zure txakurrari itxaron eta hausnarrean egin, behiak bezala, jauna. Bihar egitea pentsatu dudan guztia hausnartu. Begira, jauna, igual nik zure txakurrari itxarongo diot zurekin batera eta zuk lagun egingo didazu urtearen lehenengo eguneko arratsalde arraro honetan. Eta gizonari begiratzen diot,...



Ihre Fragen, Wünsche oder Anmerkungen
Vorname*
Nachname*
Ihre E-Mail-Adresse*
Kundennr.
Ihre Nachricht*
Lediglich mit * gekennzeichnete Felder sind Pflichtfelder.
Wenn Sie die im Kontaktformular eingegebenen Daten durch Klick auf den nachfolgenden Button übersenden, erklären Sie sich damit einverstanden, dass wir Ihr Angaben für die Beantwortung Ihrer Anfrage verwenden. Selbstverständlich werden Ihre Daten vertraulich behandelt und nicht an Dritte weitergegeben. Sie können der Verwendung Ihrer Daten jederzeit widersprechen. Das Datenhandling bei Sack Fachmedien erklären wir Ihnen in unserer Datenschutzerklärung.