Perurena | Nork gudura du haroa? | E-Book | www.sack.de
E-Book

E-Book, Basque, Band 82, 356 Seiten

Reihe: Saiakera

Perurena Nork gudura du haroa?


1. Auflage 2025
ISBN: 978-84-9868-932-7
Verlag: Alberdania
Format: EPUB
Kopierschutz: 6 - ePub Watermark

E-Book, Basque, Band 82, 356 Seiten

Reihe: Saiakera

ISBN: 978-84-9868-932-7
Verlag: Alberdania
Format: EPUB
Kopierschutz: 6 - ePub Watermark



Gure buruaren definizio nagusitzat biktimismoa hartu eta gure zauriari miazka bizi ez diren hirikideak traidore jotzen ditugu. Ahaztu nahi luketen biktimei ez diegu ahazten uzten, ahazteko eskubidea oroitzekoa bezain errespetagarria eta osasungarria den arren. Ezin da herria amaigabeko doluan bizitzera behartu. Biktimaren oinazeak ezin du zuzenbidea erabaki. Baina horixe ari dira bultzatzen iraganeko minak pribilegio iturri gisa esplotatu eta oraingo emantzipazio bideak oztopatzen dituztenak. Hainbeste biktima dauzkan herri batean, iraganak eta oinazeen memoriak erabaki behar baldin badute oraina eta etorkizuna, orduan sekula santan ezingo dugu elkarbizitza sano samarra abiarazi. Soseguak, askatasunak eta alaitasunak oroimena fintzea eta arintzea eskatzen baitu. Esanguratsua da Jaques Le Goff-ek azpimarratu datua: Alemania naziak eta Italia faxistak iritsi zuten iragana oroiberritzeko grinaren gailurra. Nori komeni zaio ibiliegia dugun bide horri eustea? Ez al zaigu heldu oroimena arintzen eta fintzen ikasten hasteko ordua? Todorovek dioenez, memoria, sagaratuz gero, antzu bilakatzen baita.

PATZIKU PERURENA Goizuetako Aitasemegi auzoko bordari giroan jaio zen 1959an, baina Leitzako Amazabal kalean bizi da hamabi urte zituenetik. Hala ere, sekulan ez omen du galdu, bere izate guzia zor omen dion bordari giroko eskola estzeptiko hura. Esku artean duzun liburua hauxe lekuko. Baina lehendik onduak ere baditu. Hamaika artikulu, iritzi eta kontu bixiren artean, hona saiorik ezagunenak: Harripilatan ezkutatzen zeneko apo tipiaren burutazioak (1990), Koloreak euskal usarioan (1992), Euskarak sorgindutako numeroak (1993), Leitzako errege erreginak (1996), Trapuan pupua (2001), Harrizko pareta erdiurratuak (2004), Dakiguna ikasten (2007), Goizuetan bada gizon bat (2010), Goizuetako etxeen izenak (2011), Hilen xarma (2015), Goizuetako dokumentu zaharrak (1324-1918) (2017), Leitzalarreko Unaiak (1683-1771), Zezenak plazan, Goizuetan eta Leitzan (1578-2017) (2018), Bordarien sorrera eta bilakaera Leitzan eta Areson (1427-1925) (2019), Leitzako bordak sorreran (1557-1965) (2020) eta Goizuetako folkloreaz(2024).
Perurena Nork gudura du haroa? jetzt bestellen!

Autoren/Hrsg.


Weitere Infos & Material


AGORROLA > AKORROLA > AKOLA

Arrunt ezaguna da Akola izeneko iturria Goizuetako Aitasemegi auzoan. Zenbat aldiz joan ote naiz ur frexko bila, batik bat uda garaian, Benaisoron lanean ari ginela! Eta zenbat kontu eder aditu iturri haren ingurukoak. Gurasoen eta izeba-osaben ahotik aditutakoak jasotzeko bakarrik, liburu eder bat beharko nuke! Inguruko baserritar guztiak, biziko baziren, hara biltzen baitziren, elkarren poz eta pena guztiak uraren mirarian garbitzera.

Bai, aziendak ura edateko aska ere bazuen Akolak. Baita arropa garbitzeko leku eder askoa ere, bere estalpe eta guzti. Nik estalperik ez nuen ezagutu, baina arropa garbitzen bai, auzoko andreak. Atzenekoa, Portoloko Maria zena, eta hura hilez geroztik baita alaba Joxepa ere. Ez baita alferrik Portolo Akolatik bertaneko baserria. Eta jakinen bazenu noiztik diren elkarren lagun eta zordun!...

Eta nire euskaran erraz sinesteko, umetako sentipenekin liluratuegia nabilela uste baduzu, hona, zure kontsolamendu hutserako, datu ofizial batzuk erdaraz (NAH, GOI, Prot, 1729, Martin Goizueta: 228-231 or.):

Juachin Escudero Arano Escudero nuevo fuente de Arana Ochoqui Charinea Portolo fuente acorrola choaniquenea Juandorenea erausna fuente acorrola

Horra hor gure Akolako Iturri maitea, behin eta berriz “fuente de acorrola” gisan aipatua, beti Portolorekin uztartua eta haren lurren mugante. Baina iturri gisan ez ezik, beste mila modutara ere erabili izan dugu tokizen zahar generiko hori, hitzetik hortzera: edo oro har ere bai. Eta ez ote dira horixe berbera Goizuetako udal artxiboko akta liburuetan ageri diren honako “vertiente de acorrola” guztiok:

1734ko azaroaren 14ko batzarrean: Pedro Escudero Portolo bertientes de acorrola

Handik lau urte pasatara, 1738ko abenduaren 14koanFco de Escudero Acorrola Pedro Escudero

Handik hamar urtera, 1749ko garagarrilaren 29ko herri batzarrean, bazterrak larri zirela dirudi. Akolaldeko ubideak garbitzeko inor aukeratu ez zutelakotz, uhaldeek herrian sekulako kalteak egin baitzituzten:

llamado acorrola Fco. Escudero y a su padre de no abersele encomendado en los tres ultimos crecidas ha corrido la agua hacia el cuerpo de la villa considerables daños conduiciendo su fuerza mucha escoria echando a perder las callles y plaza Yntroduciendose en diferentes casas discordias nombran por persona llamado acorrola Franco Escudero se entere de la constumbre observada de tiempo antiguo”

Eta, berriz ere, 1755eko abuztuaren 10eko batzarrean, badirudi hautsi egin zela aspaldiko usadioa, eta Portoloko Patzikuren zabarkeria edo utzikeria zela medio Arrosamentako Juan Bautista Etxeberriak hartu zuela Akolaldeko ubideak garbitzeko kargua:

partido de acorrola (…)

Portolo lehen Agorrola izana, horregatik inork
sinetsi ezineko malkarrean. (P. Perurena, 2007)

Ikusi duzu ez zela nire lilura hutsa. Portolo eta Akola ongi uztarturik ageri baitira aspaldi handitik. Hango nagusiak hartzen baitzuen Akolaldeko bide handia txukun edukitzeko kargua, urteko zortzi errealen truke. Hala eta guztiz, gaur inork ez lizuke Portolo baserria Akolatzat hartuko Goizuetan. Baina, harrigarri badirudi ere, halaxe zen. Hara nola ageri den 1683ko maiatzaren 28an, Portoloko seme Pedro Escudero gaztearen ezkontzako kontratuan:

casa Escudero casería Acorrola

Eta, sinetsi ezinik, zalantzan bazeunde oraindik, hara Domingo de Andrategui eta Margarita de Orella emazteari herriak egindako hipoteka batean, zeinaren zerrenda polita ageri den, akorrola gurea tarteko dela (NAH, Goizueta, Martin Zubiri eskribaua, 1689 urtea, 9 or.):

Calecoechea Cochoa acorrola venaio escudero Zubimusua Marijuangonea Gorosteguieta Chacurcho Cathalinmartizena Palazio de Erasun casa Erasun Soldenea Capero Chabalco Martin de Ybero

Horra irakaspen on askoa, tokizen generiko batek eman lezakeen bilakaera bihurriaz. Hala ere, gaur inork ez lizuke sinetsiko Goizuetan, gaurko Portolo baserria behiala burdina egosteko Agorrola izan zenik. Baina halaxe zen, gerora lekuz eta zentzuz aldatzen joan den toponimo bihurtu bada ere. Eta, horren seinale, tokizen generiko hagitz zaharra izan dela, sorreran izandako Agorrola haren sonari eta eraginari esker, menderen mendetan gorde dena. Begira, esate bateko, Orreagako fraideek 1590ean egindako burdinolen erroldan, non ageri den Anizlarrean (MIRANDA GARCIA, Fermin: . Iruña, 1993. 181. orrian):

Aquorola

Eta, Goizuetako Akola honek Leitzalarrean ere bazuen beste senidea, kararik kara, gure hau...



Ihre Fragen, Wünsche oder Anmerkungen
Vorname*
Nachname*
Ihre E-Mail-Adresse*
Kundennr.
Ihre Nachricht*
Lediglich mit * gekennzeichnete Felder sind Pflichtfelder.
Wenn Sie die im Kontaktformular eingegebenen Daten durch Klick auf den nachfolgenden Button übersenden, erklären Sie sich damit einverstanden, dass wir Ihr Angaben für die Beantwortung Ihrer Anfrage verwenden. Selbstverständlich werden Ihre Daten vertraulich behandelt und nicht an Dritte weitergegeben. Sie können der Verwendung Ihrer Daten jederzeit widersprechen. Das Datenhandling bei Sack Fachmedien erklären wir Ihnen in unserer Datenschutzerklärung.