E-Book, Basque, Band 80, 187 Seiten
Reihe: Saiakera
Zulaika Aberriaren inpaseak
1. Auflage 2024
ISBN: 978-84-9868-887-0
Verlag: Alberdania
Format: EPUB
Kopierschutz: 6 - ePub Watermark
E-Book, Basque, Band 80, 187 Seiten
Reihe: Saiakera
ISBN: 978-84-9868-887-0
Verlag: Alberdania
Format: EPUB
Kopierschutz: 6 - ePub Watermark
JOSEBA ZULAIKA antropologian doktorea (Princeton, 1982) eta idazlea da. Renoko (Nevada, AEB) Euskal Ikasketen Zentroan lan egin zuen hiru hamarkadaz, baita hura zuzendu ere 2000. urtetik 2014ra bitartean. Bere obrak Euskal Herria izan du ardatz, gizarte tradizionalaren ikerketatik indarkeria politikoaren auziraino, honako tituluekin, besteak beste: Violencia vasca: metáfora y sacramento (1990) eta Ehiztariaren erotika (1990). Modernismoaren inbasioa aztertu zuen Del cromañon al carnaval (1996) eta Crónica de una seducción (1997) liburuetan. Bertsolaritza ere sakon landu du Bertsolariaren jokoa eta jolasa (1985) eta Bertsolaritzaz bi saio (2003) lanetan. Eta 2006an ETAren bilakaerari buruzko ikerketa argitaratu zuen: ETAren hautsa. Kontraterrorismoarekin lotutako gaiei buruz ere idatzi du Terror and Taboo (1996) edo Contraterrorismo: profecía y trampa (2009) liburuetan. 2023an Muerte desde Las Vegas. La guerra de drones y la fantasía norteamaricana argitaratu zuen. duten.
Autoren/Hrsg.
Weitere Infos & Material
1
Inpase garaiak
«Porrotaren autoritateaz hitz egiten dut nik», zioen Scott Fitzgeraldek. «Ernestek [Hemingwayk] arrakastaren autoritateaz hitz egiten du». Beren belaunaldiko bi autore gorenetakoak ziren. Idazle gehienok errazago identifikatzen gara lehenarekin. Egunerokoak ditugu errefusak, hausturak, ez-jakintasunak, paradisu galduak, etsipenak, era guztietako derrotak, eta ez idazle gisa bakarrik. Nik ere bai. Gure belaunaldiaz ere egin daiteke porroten katalogo oparoa: politikan, erlijioan, sorkuntzan, subjektibitatean. Fitzgeralden inpotentziak bere galtzapetik hasten ziren dirudienez. Hala aitortu zion Hemingwayri 1925ko apirilean Parisko Dingo tabernan bi idazleek lehen aldiz topo egin zutenean: bere emaztea ezin ase zuela kexatu zitzaion, txikiegia ez ote zeukan galdetzera ausartu zen. Perspektibako angeluaren arabera neurri desberdina zuela, erantzun besteak, goitik begiratuz gero denak direla txikiak. Hots, bi idazle sonatuen artean Zakilixuten tira bat osatu zuten. Angeluaren araberakoa zen dena, lehenak bigarrenean arrakasta besterik ez ikustea, eta bigarrenak lehenean porrota. Fitzgerald hil zen urtean hirurogeita hamabi liburu saldu zituen denera; urte berean Hemingwayri Nobel Saria eman zioten. Baina gaurko sentsibilitatea ezagutzeko orduan, lehenaren aipatzen da. Galtzaile eta irabazle, biak batera: perspektibak sortutako idazlearen lehen antinomia da.
Porrotaren eta arrakastaren arteko antipoda hauek badute zerikusirik nire Euskal Herriratze ondorengo berrikasketekin. Itzuli denarentzat lehen galdera izan ohi da: «Nola ikusten duzu gaurko Euskal Herria?». Kontuz ibili behar duzu zer erantzun. «Harrigarria da euskarak egin duen aurrerapausoa» edo horrelako sinplekeria bat botatzen baduzu, laster ikusiko duzu aurrean duzunaren aurpegian izua, ezertaz enteratu ez zaren seinale. Ez da bakarrik botila betea/botila hutsa dialektika. Porrota proiektatzea («Ia guriak egin du / badegu zeinek agindu») edo arrakasta proklamatzea («Irabazi, irabazi dugu!»), bera da estrategia oinarrizko bat. Aurreikuspegia egitean, hau errealitatearen parte bihurtzen da, maiz autobetetzen den profezia.
Ez gaude Iraultza garaian. Ez gaude Erreforma garaian2. Nire tesia da inpase garaian dagoela euskal politika eta gizartea, eta ondorioz momentuko euskal subjektibitatearen gunea ere inpasearena dela; iragan hurbilarekin eta geroarekin loturarik estuena izan arren, aren blokeoa da bizi duguna. Alde batetik, derrotan amaitu ziren gure belaunaldiko iraultza proiektuak; bestalde, nazionalismo historikoaren autonomismoak pott egin zuen mende honen hasieran; eta Euskalgintzan ere, halako lan itzelak gauzatu ondoren, etsipenaren zurrumurruak zabaldu dira. Nazionalismoak oro har lortutakoak, eta euskarak eta Euskalgintzan bereziki, demasak egiten zaizkio ia mende erdi atzerrian bizi izan den ni bezalako euskaltzale bati. Bi pertzepzio kontrajarri hauek maiz pertsona berdinaren esperientzian daude: euskal gizarte «hipermoderno» honen bitalitatea ikusirik, euskara eta euskaldunon lekua munduan inoiz baino sendoagoa da; eta bestalde «dena egiteko dago» diote batek baino gehiagok. Bi egoera kontrajarri aldibereko hauetan hasten dira euskaldunon bikoiztasunak eta kontraesanak. Gramscik, «porrotaren filosofoa» bezala ezaguna den idazleak, badu esaldi bat ondo adierazten duena gure egoera: «zaharra hiltzen ari da eta berria jaio ezinik dago»3.
Nire bigarren tesia da inpase hauek, nahitaezkoak izateaz gain, beharrezkoak izan direla modernoak sortu ahal izateko. Hauen kudeaketa zuzenak inoiz ez bezalako oportunidadeak eskaintzen dizkiote euskal gizarteari aurrera egiteko. Nire argudioa da euskal blokeo kultural, politiko eta subjektiboak, paralisia eta krisia sortzeaz gain, gure aurrerapenen adierazle ere badirela; hots, konplexutasun teknologiko eta sozialekin batera, pentsamenduaren eta subjektuaren transformaketak doazela. Bidegurutze eta gurutzbide hauek argitzea da etsipenaren aurkako antidoto onena.
? pasea: pase- Ez aurrera ez atzerako blokeoa, ez hau ez bestea, noraezean erabaki ezineko lokagune edo itopuntuan egotea da. Soluzioa bera problema bihurtzen denean, eta problema soluzioa. Egoera hauen deskribapenak egiteko « eta » ez dira hitz egokienak; «erdibideko formulak» dira bereziki beharrezko, «; ; ; ; ; bezalako lur mugikorren enurak»4, idatzi du Anjel Lertxundik. Inpase egoeran, egiten duzuna egiten duzula, ezin duzu inoiz benetan «irabazi». Ukrainako gerrak saihets-ezineko eta irabazi-ezineko atakan jarri du Europa. Hondarribian, Alardeak direla-eta hogei urte geroago familia erdibituak ezin direnean konpondu, genero-harremanek sortutako korapiloan bizi dira. Euskal alderdi politikoek Espainiarenganako harremanetan, edo euren artean, inpasea dute eguneroko. Beste mila etsenplu ikusiko ditugu hurrengo orrietan. Hegazti herrariak urtean zehar beren izaten dituzte eta turistak bizi dira; pase egoera kontrakoa da: pasa-ezina, mugi-ezina, irten-ezina.
Hau ez da, bestalde, inpasearen aldeko manifestu bat. Kontzeptu formal bezala artikulatzen da hemen nozioa, gizartearen eremu funtsezkoei aplikatzeko (politika, literatura, artea, bertsolaritza, historia, feminismoa). Formalismo honi loturik beste helburu ere bat badu saiakerak: alor desberdinetako blokeoek euren artean dituzten sare loturak aztertzea. Politikan antagonismoak dira erabakigarriak, errealitate historiko berriak sortzeko kudeatu behar direnak; Marxek «kontraesana»ren nozio dialektikoa erabili zuen hemeretzigarren mendetik aurrerako iraultzak errepresentatzeko. Inpaseak ez dira antagonismoak, nahiz eta sarritan hauen porrota duten jatorri. Politikak huts egiten duen garai hauetan, politikaren azken gordelekua izan daiteke inpasearen horizontea, hots, politika hutsa baino haragoko errealitate berria sortzeko posibilitateari eusteko garai hobearen zain dagoen egoera5. Batzuetan zain egotea komeni da.
ren narratiba erruz erabilia izan da euskal arazoak aztertzerakoan, salbuespenaren alarma eta gertakizun ikaratiei lotua. Inpasean arazoak egunerokoak eta estrukturalak dira; enigmaz eta arriskuz osaturiko egoera honen desegituratzeak noraeza eta antsietatea ditu ondorio normalak. Garai batean nozio erabilia zen; «pasota» ugari zegoen. Gaur egun modako esaldiak «hauxe da dagoena», «ez dut ulertzen», «nola gertatu zaigu hau?» eta antzekoak dira, gaur eguneko egoeraren adierazleak. Harreman ekonomikoetan prekarietatea nagusitu denean, egoera honek gazte eta emakume eta etorkinengan sortzen ditu, batik-bat, noraezak, «bizitza ona»ren fantasia txikietatik elikatu gintuen gizartean. Iraupen prekarioan bizi diren gorputz eta leku horien ardura hartzeko balio du nozioak6. « da agian pasahitz ezkutua politika garaikidearen egoerarako, bide batez salbuespen-gabea eta difusoki traumatikoa»7, idatzi du Emily Apter-ek.
Orainaren zentzua atxikitzeko nozio formala bada inpasea, eta ez kategoria enpiriko bat, zein da nozio beraren barneko Badago egitura korapilatsu bat, giza komunikazioaren azterketan ezaguna dena, ondo dagokiona haren kinka logikoa zehatz laburbiltzen duelako: izenez ezagutzen den formula da (ingelesez gaztelaniaz )8. Labur esateko: A eta B-ren arteko aukera egin behar duzu: A aukeratzen baduzu, nahi ez dituzun ondorio okerren zigorra jasoko duzu; B aukeratzen baduzu ere bai, ondorio okerren zigorra datorkizu; eta C, aukera egitea derrigorrezkoa da9. Mendebaldeko filosofiaren hasieran, Platon berak (paradoxa konpon ezinak) zituen baliabidetzat bere ikasleen adimenak zabaltzeko10. Lotura bikoitzak, mezu mailan, harreman estuak ditu umorearekin, jolasarekin, artearekin, edo metaforarekin. Bertsolariei maiz inpase egoera jartzen zaie gaitzat, «irtenbide» ezinezko baten bila. Umorearen eskain lezake bertsoak. ko Olariagaren Zakilixutek ere, «potroximel» horrek, amaigabe ateratzen die etekin umoretsua euskal gizarteko inpase erotiko eta politikoei. Oro har, irtenbiderik gabeko diruditen lotura doble paradoxikoak, hain arruntak direnak eguneroko harremanetan, paralisia eta patologia sor dezakete; baina, alderantziz ere, edozein ikasketatarako, premisa okerrak abandonatzeko, tresna erabakigarriak dira. Gaurko euskal gizartearen alderdi problematikoak aztertzeko erabiltzen dut nik hemen metodo gisa inpasearen nozioa.
Oin-oharrak:
-
2 Xabier Barandiaran soziologo eta burukide jeltzaleak honela jarri du egoera: «Batzuek uste zuten borroka armatuaren bidez negoziazioa lortuko zela eta hortik berrantolaketa bat etorriko zela; bide horrek porrot egin du. Nazionalismo historikoak, berriz, sinetsi zuen erakundeak instituzionalizatzearen bidez eta negoziazio batzuen bitartez herria egituratzea lortuko zela; bide hori ere moztuta gelditu da 2005etik» (Aipua, Gotzon Hermosilla, «Herri estrategia bat eraldaketa gauzatzeko», martxoak 30, 2023).
-
3Antonio Gramsci, . Itzul. eta edizioa, Quintin Hoare eta Geoffrey Nowell Smith. London: Lawrence and Wishart, 1971,...




