Diegez | Eguraldiaren euskara | E-Book | www.sack.de
E-Book

E-Book, Spanisch, Band 76, 316 Seiten

Reihe: Saiakera

Diegez Eguraldiaren euskara

Aro-bidaia Euskal Herrian barrena
Alberdania
ISBN: 978-84-9868-839-9
Verlag: Alberdania
Format: EPUB
Kopierschutz: 0 - No protection

Aro-bidaia Euskal Herrian barrena

E-Book, Spanisch, Band 76, 316 Seiten

Reihe: Saiakera

ISBN: 978-84-9868-839-9
Verlag: Alberdania
Format: EPUB
Kopierschutz: 0 - No protection



Liburu honek protagonista behinena du bere baitan: aro-bidaiaria. Denbora-bidaiari batek ez bezala, hark ez du atzera-aurrera egiten denboran barrena, baizik eta beti aurrera egiten duela, herriz herri, eguneroko solasaldietan erabiltzen diren arotitzak -eguraldiari buruzko hitzak- Bildu nahian, uste sendoa baitu hitzak komunitate kultural baten ordezkari bereizgarrienetarikoak direla; maiz, hitzak ez ezik, esapideak, atsotitzak eta mundua ulertzeko erak entzun eta jasoko ditu. Den-dena zorroratzeko gogoahartuko du bidaia-kaiera batean, baina, hainbeste kontu azalduko zaizkio, ezen, bidaiaren une jakin batean laguntza eskatu beharrean egongo baita, bidaia pentsatutako moduan amaituko badu. Euskal Herriko herrialde guztietan gaindi ibiliko da, Getxon hasi, oraindik jatorrizko hizkera gordetzen duen Bizkaiko herria, mendebalderenean kokatua, eta Eskiulan bukatu, Euskal Herritik kanpoko herri euskalduna, Biarno aldean. Elkargune ugari erabiliko ditu herritar eta adituekin aroaren hitzez jarduteko: kultur etxeak, udaletxeak, euskaltegiak, euskara-elkarteak, tabernak, elizak, parkeak... edozein toki eder zaio aro-bidaiariari herritar eta adituekin ihardukitzeko. Saiakera nobelatua da, xedea erakutsi, azaldu eta irakastea baitu, baina eleberritik, kontakizunetik ere badauka, fikziozko eta benetako pertsonaiak bidaia guztian zehar, han-hemenka, agertzen dira-eta. Jakina, hunkigarriena, liburua hasieratik amaitu arte irakurtzea da, baina irakurleak aukeran du zuzen-zuzenean herri edo eskualde batera jotzea, zein ele erabiltzen diren ikasteko, edota bidaian barrena agerturiko hitz guztien aurkibideaz baliatu, non erabiltzen diren begiratu eta testuingurua irakurtzeko.

KEPA DIEGEZ (Bilbo, 1960). Informazio Zientzietan lizentziaduna EHUn eta Euskal Filologian Deustukoan, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketetan doktorea ere bada (EHU). Eguraldiari lotutako ikerlan, artikulu, liburu eta hitzaldi ugari ondu ditu; besteak beste: «Etnometeorologiari buruzko euskal hiztegia egiteko oinarriak eta osagaiak» komunikazioa (Euskaltzaindiaren XV. Biltzarra, 2001); Eguraldia eta kultura euskaldunen artean (Gaiak, 2008); «Euskal lexiko meteorologikoaren azterketa» (UZTARO 120, 2022) eta «Euskal lexiko meteorologikoaren azterketa: kultura eta kognizioa » (ASJU, 271, 2022). Lan-arloan, 1985etik aurrera irakaskuntzan ari da hainbat ikastetxe, fakultate eta euskaltegitan, euskararen alorrean, beti ere.
Diegez Eguraldiaren euskara jetzt bestellen!

Autoren/Hrsg.


Weitere Infos & Material


I. GETXO

Aro-bidaiariak Getxon abiatu du hiztunaren adimenean barrenako bidaia hau, Euskal Herriko hizkeren artean, mendebaldeen kokatua, Bilbotik ipar-mendebalderantz. Euskal Herriko hiririk jendetsuenetan seigarrena da. Handik sartalderantz ez da lotzen behinolako euskararen berbaeren jatorrizko lorratzik, eta Getxok, ahalegin bizia eginez, nekez euts diezaioke bere berbetari.

Hala ere, hango berbaera ataka estuan egonda ere, arobidaiariak jakin du Andoni Llosak eta Fredi Paiak, besteak beste, UK aldizkarian eman zituztela argitara duela urte batzuk Getxoko eguraldiaren lexikoaren printza eder batzuk. Andoni ez, baina Fredi eta beste herritar euskaltzale batzuekin ere batu da Bizarra Lepoan elkartean aro-bidaiaria Getxoko arotitzak ikusgai bihurtzekotan: «Non aroa, han zangoa».

Udalerriaren atal handia itsasertzean dagoelarik, Fredik arobidaiariari azaldu dio haizea izendapen askoren irudimen-iturria izaten dela: «Haizeari dagokionez, oso arrunta da mendebaldetik datorren haizea, euriaren berri ekartzen diguna, eta esaten zaiona». Herrialdeari buruzko izendapena da, baina beste batzuetan haizearen beraren izaera adierazten dute getxoztarrek: «Kontrako aldean, hegoaldetik datorkigun haize siku hori () deitzen da, ihartu edo lehortu egiten duelako. « edo ere esaten diote», dio Fredik. Beste berriemaile batek honela eman dio aditzera aro-bidaiariari: «Uribe Kostan esaten zaio hego-haizeari gehienbat. Horrek ez du esan gura beste aldaerarik esaten ez denik, baina zabalduena da Urdulizetik Lemoizera behintzat»; halandaze, . Hego-haizearen erruz eta amorruz, Euskal Herriko kostaldean ez da zelangurakoa izaten jasatera behartuta egoten den tenperaturagorakada itzela. Bidaia honetan protagonista nagusietarikoa izango da hego-haizea, ezbairik gabe: gero eta sarriago azaltzen da, klima aldatuz doan seinale.

Ufada beroak gorabehera, bestalde, ipar-haizeak ere erasaten die getxoztarrei, eta, halabeharrez, era askotara bataiatu dute identifikatzeko, Frediren berbetan: «Ezpabere, iparreko haxe hotzari esateko , , , eta berbak ibilten direz». Izendapen horiek beste herri batzuetan erabiltzen dira, eta orduan haien berri luzeago jardungo da; oraingoan aipatzekoa da, leia (izotza) ekartzen duen haizea, barne-muinetaraino sartzen da haren gordintasuna, sano1 sarkorra da, hain da hotza. berba arrunt askoa da Getxo aldean, Frediren esanetan: « te . goixetan (eg)oten da kanpo dusti suri suri suri. Ta (eg)oten da kanpo gogor eta otz eta esetango errasturik pe». ikusten da, ihintza izoztu egiten da, baina eginez gero, ez dago arrastorik, landareak eta zuhaixkak barrutik izozten dira, eta errepideetan ez ohi da ezer sumatzen asfaltoaren gainean, ikusezina da eta sano arriskutsua. «Lantzean behin eta egun hotzenetan baino ez, txingorra datorkigu kaleak zuritzera, eta fenomeno honek badauzka izen ugari, hain hedadura txikerrean tokian tokiko berba edo erabilpen ugari izaten dira modu ikaragarrian; ezagunena hitza da, eta beste batzuk aipatzearren (haizea, euria eta txingorra batera direnean), (txingor handia) eta (txingor txikerra)». Beste hiztun batzuek diote ez dela txingor txikia, elur mota baizik: « da (sic) edurre da kaskabarra bitarte. Edurre ixinde be, erdi gogortute dauenen, kaskarrantzeko». Beste herri batzuetan osterantzeko izendapenez baliatzen dira, baina, antza denez, ez da kazkabar-alea bezain gogorra, biguna baino.

Hotza bazter utzita, «eguraldiak alde handiak erabiltzen ditu», Fredik dioenez, eta eguzkia ere sarri azaltzen da Uribe Kosta aldean, zelan ez!: «Udako egun beroenetan ak gogotsu joko gaitu baina neguko eguzki epel hori, ordea, sano eskertzekoa da duda barik». Neguko egun hotzenetan, ostera, eguzkiaren ferekaren bila ibili ohi gara; abadiñarrentzat, ordea, , «trumoi lainoak zeruan daudenean»; hortaz, ekaitzaren iragarlea izaten da . Baina, getxoztarrak ez ei dira berbaz baliatzen: «Batuz ekaitza esaten dakonari ala esaten dako guren». Sarritan entzuten dira kideko izendapenak Euskal Herrian: eta , Hodeiren konnotazio mitologikoaz aurrerago ikertuko du aro-bidaiariak.

Udaminean, ostera, eguzkiak ankerren jotzen duenean, Bizkaiko mendebaldeko berba ahoz aho ibiltzen da: « esakunea bi zentzutan erabiltzen da: alde batetik, egun euritsuetako aterruneetan irteten den eguzkia horrela izendatzen da eta, bestetik haize gutxiko egun baten, eguzkiak gogor eta gupidarik gabe berotzen duenean modu berbera erabiliko da». Beste getxoztar batzuek: «hedoi arteti urteen dauen eguzki golperi betzuten, eta sargoriri bestetan, dineutse aitite amamek». Halandaze, antza denez, belaunaldi-kontua besterik ez da berba dotore hori ahanzturaren zorroan jaustea.

Euskal Herri osoan bezalaxe, Getxon ere euri xehe eta meheak izaten dira sarri: « berbe baten baizen giautan batun badu bere, dineutse gure edadeko gehienek ortureko balio ez daun auriri. Indertsuau jausten danari eta horti gora edo entzun duz alde-etxetan» (« berba behin baino gehiagotan batu badugu ere, diotse gure edadeko gehienek orturako balio ez duen euriari. Indartsuago jausten denari -, eta hortik gora edo entzun ditugu baserrietan»). Berbadunak hiru lerrotan egiten du euriaren inguruko mailakatze galanta: , zikina, lurraren gaina bustitzen ez duen horietarikoa; , intentsitate aldetik indartsuagoa, baina, beharbada, ez lodiagoa; solas zabaldua, eta , Uribe Kostako aditz-lokuzio adierazgarria, hau da, edo .

Getxotik abiatu baino lehen, Fredik gomutarazten du inguru horretan jasan izan dituztela, denetariko ostagiak, alegia: «Baso nahi menditen beharren ibilikok, abarobako lanetan jasan deudezan auri, bero larri, kaskaragar edo haxeteri esateko duz botaten deude, lehengo sasoik gogon deukezala». Lehen ez zen egoten gaur egungo besteko erosotasunik, eta biztanleek sarriago pairatzen zituzten gogor jardutearen erasanak. Haien errukarriak!

irten du, Abra aldeko ipar-mendebaldeko haizeak, eta eramango du aro-bidaiaria Leiorantz, hego-ekialderantz. Han beste zenbait lekukotasun eta bitxikeria azaleratuko dira berbadunen adimen-begiaren eraginez. Iñaki Gaminde bilbotarrarekin lotzekoa da aro-bidaiaria, hainbat herritako euskara aztertu duen ikertzaile nekaezina. Bidaia honetan behin baino gehiagotan izango du aro-bidaiariak haren laguntza paregabea. Udal Euskaltegiak lagatako gela batean elkartuko da harekin eta zenbait leioaztar prestu eta berba-lapikorekin. Erraza da bidaia, herri biak elkarren alboan dira-eta; areago, zenbait tokitan kaleak partekatzen dituzte.

II. LEIOA

Udalerria, oro har, nahiko laua da, 100 metrora heltzen diren muino batzuk baino ez daude: Kurkudi (126 m), Bolunburu eta Ikeamendi. Kokapen geografiko horrek baldintzatzen du Leioako klima: ez da inguruko zenbait berri bezain euritsua, baina haizetsua da sano, baranoko muinoak oztopo ez dira eta. egiten da udalerrian, ipar-sartaldeko (Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdea) azpieuskalkiaren aldaera, Getxo eta Berangokoenen antzekoa.

Aro-bidaiariak gelan sartu eta atoan igarri du giro bero-bero eta berbontzia. Iñaki Gaminde etorri zaio artez-artez agurtzera, eta parte hartuko du aro-bileran beste leioaztar batzuekin: berak ederto daki Leioako berbetea, liburuaren egilea da-eta.

Leioaratu duen berbabide, jakitun dago aro-bidaiaria haize-zurrunbiloak sortzeko ezin baztertuzko ahalmena daukala Leioa aldean, ia mendixkarik gabeko herrian. Ez dago ordekan kokatuta, baina muino txiki batzuk badauzka Leioak. () darabilte mihian leioaztarrek haize-zurrunbiloaren ibilerak azaltzeko: iratxoak euskal mitologiari loturiko pertsonaia ezagunak dira. Euskal Herri osoan hedaturik daude, baina Bizkaian batik-bat ezagutzen dira, eta gauez azaltzen direnean, askotariko itxurak bereganatzen dituzte: emakumea, umea, astoa, ahari beltza, txerria, eta, zenbaitetan, eite magikoa, ahotik sua darion txoria, ia herensuge txiki baten pare. Oharkabean azaltzen dira, eta ez dira gaiztoak izaten, nahiz eta zenbaitetan jendea beldurtzeko ohitura izaten duten. Aro-bidaiariari azaldu diote leioaztarrek, bazter askotan bezalaxe, izaera magikoa igartzen diotela haize-zurrunbiloari, sano irudi politak eratzen baititu, batez ere orbelak biribilka eta itzulika hasiz gero: orduan haizearen ikusezintasuna ikusgarri eta ikusgai bihurtzen da. Izaera berean oinarrituta, ekialderago, Txorierriko herrietan, entzutea ez da arrotz izaten, Iñakiren berbetan.

Haizeak eta euriak bat egiten dutenean, sinbiosi banaezina gertatzen denean, Iñakik adierazi dio aro-bidaiariari Bizkaiko mendebaldean



Ihre Fragen, Wünsche oder Anmerkungen
Vorname*
Nachname*
Ihre E-Mail-Adresse*
Kundennr.
Ihre Nachricht*
Lediglich mit * gekennzeichnete Felder sind Pflichtfelder.
Wenn Sie die im Kontaktformular eingegebenen Daten durch Klick auf den nachfolgenden Button übersenden, erklären Sie sich damit einverstanden, dass wir Ihr Angaben für die Beantwortung Ihrer Anfrage verwenden. Selbstverständlich werden Ihre Daten vertraulich behandelt und nicht an Dritte weitergegeben. Sie können der Verwendung Ihrer Daten jederzeit widersprechen. Das Datenhandling bei Sack Fachmedien erklären wir Ihnen in unserer Datenschutzerklärung.